
BIDELAGUN IZANGO DITUZUN PROFESIONALAK
Taldea arreta klinikoaren eta psikoterapiaren arloan prestakuntza eta esperientzia duten psikologiako profesionalek osatzen dute.

Raquel Sáez
Psikologiako lizentziatura ikasketak hasi aurretik, argi nuen pertsonekin harreman zuzena eta hurbila izateko eta sufrimendu emozionala konpontzen laguntzeko aukera emango zidan lanbide batean jardun nahi nuela.
Nire lanerako bokazioak bultzatzen nau laguntzen diedan pertsonekin erabat konprometituta egotera eta etengabeko prestakuntzarekin eta gainbegiratze profesionalarekin inplikatuta jarraitzera.
Enpatiak, baldintzarik gabeko onarpenak eta hurbiltasunak psikologiako profesional gisa definitzen naute, espazio seguru eta eroso bat sortuz, pertsonak barne-esperientzia eta min emozionala esploratu eta horiei ahotsa eman ahal izateko.
Prozesu terapeutikoan laguntzen diet haurrei, nerabeei, helduei eta familiei, gatazkan oinarritutako psikoterapia laburreko esku-hartze integratzailearen eredutik abiatuta, atxikimenduaren teorian, teoria sistemikoan eta trauma psikikoan oinarrituta.
Elkargokide-zenbakia: BI04388

Itziar Caballero
Psikologia ikasi nuen, giza harremanak eta sufrimendu emozionalaren kausekiko lotura ulertzeagatik. Familia-, gizarte- eta komunitate-inguruneek ondoezetan eta ongizatean nola eragiten duten ulertzeko interes horren ondorioz, talde-lanean eta osasun mentalean trebatu nintzen indarkeria politikoko eta hondamendietako egoeretan. Lan egiten dudan pertsonekiko eta taldeekiko konpromisoak etengabeko prestakuntzan eta gainbegiratze profesionalean jarraitzera bultzatzen nau.
Nire ibilbide profesionaleko hogeita bost urteetan, giza eskubideen defentsarako gizarte-erakundeekin lan egin eta lankidetzan aritu naiz, begirada feminista eta intersekzionala txertatuz.
Helduekin lan egitea lan egiten dut, bakarka eta taldean, gatazkan oinarritutako psikoterapia laburrean oinarritutako eredu integratzailetik abiatuta, atxikimenduaren teorian, teoria sistemikoan, narratiben eraikuntzan eta trauma psikiko eta psikosozialean erreferenteak izanik.
Elkargokide-zenbakia: BI02694

Haizea De la Llosa
Giza harremanekiko eta sufrimendu emozionalarekiko nuen interesak Psikologiako Lizentziatura ikastera eraman ninduen, eta etengabeko prestakuntzan eta azterketa pertsonalean egotera, pertsonei beren bizitzan zehar bizitako inpaktu emozionalak konpontzeko bidean lagundu ahal izateko.
15 urte daramatzat pertsonei laguntzen sendatze- eta konpontze-prozesuan, bizitzako eta bizi-etapako hainbat unetan, etengabeko prestakuntzan psikoterapian eta trauman.
Esku-hartze eredua ikuspegi integratzaile bat da, banakakoa, familiakoa eta taldekoa, non bizitzaren historian bizitako inpaktu emozionaleko egoerak identifikatu ahal izango diren, inpaktu horiek onartu eta prozesatu ahal izateko, lotutako sufrimenduak egunerokotasunean oztopo izateari utz diezaion.
Elkargokide-zenbakia: BI03956

Maider Larruzea
Txikitan lagunek esaten zidaten oso ondo entzuten nituela eta aholku onak ematen nizkiela. Haur-elkarrizketetatik sortutako pasadizo batetik haratago, psikologia gustatzen zitzaidan. Pertsonen funtzionamendu emozionala eta ondoez eta sufrimendu egoeretan nola lagun zitekeen ulertzeko interesa nuen. Horrek guztiak Psikologiako Lizentziatura ikastera bultzatu ninduen.
Entzumena, presentzia eta espazio seguru bat sortzea funtsezkoak dira prozesu terapeutiko batean laguntzeko orduan. Horretarako, nire ustez, lasaitasuna, onarpena eta segurtasuna dira nire bereizgarriak eta lagun-egite psikoterapeutikoaren esparruan erakusten ditudan alderdiak.
Nerabeei eta helduei laguntzen diet, banaka, bikoteka, familian edo taldean. Pertsonaren ikuspegi integratzailetik lan egiten dut, prestakuntza sistemiko, humanista eta gorputzezkoa emanez. Emozio, behar eta bizipen mingarriei arreta ematea eta horiek ulertzea bilatzen dut, eta hortik horien erreparazioa eta integrazioa bultzatzea.
Elkargokide-zenbakia: BI03954

Myriam Ruiz
Psikologiarekin lotzera bultzatu ninduena ez zen soilik izan gizakia ulertzeko interesa eta jakin-mina eta gure emozioak, loturak eta pentsamenduak nola eraikitzen diren ikustea, baizik eta giza sufrimenduarekiko enpatia eta erruki sakona ere bai.
Hori dela eta, hasiera batean terapeuta okupazional gisa trebatu nintzen, eta gero psikologo sanitario gisa, eta nire ibilbide profesionalaren barruan 25 urtez lan egin ahal izan dut sufritzen duten pertsonei laguntzen, kalteberatasun handiko eta gizarte-bazterketako egoerak bizi dituzten pertsonei, askatasun-gabetzearen edo desplazamendu behartuaren eta giza eskubideen urraketen biktimei. Ibilbide horri esker, gizakia bere barne-mundutik ez ezik, bere testuingurutik, bizitza-historietatik eta ezartzen dituen loturetatik ere ulertzen duen begirada psikosoziala garatu ahal izan dut.
Ikuspegi integratzaile horrek, ezagutzak eguneratzeak eta etengabeko gainbegiratzeak, EMDR terapiako prestakuntzarekin batera, trauma, esperientzia zailak eta blokeo emozionalak sakonki lantzea erraztu dit, ikasitako tresnak malgutasunez eta pertsona bakoitzaren beharretara egokituta erabiliz, bai banakako esku-hartzetik, bai taldekotik, testuinguru segurua, konfiantzazkoa eta iritzirik gabea sortuz.
Funtsean, prozesu terapeutikoa norberarekiko benetako maitasun-ekintza gisa ulertzen dut.
Elkargokide-zenbakia: BI04027

Olatz Barrenetxea
Psikologiaz interesatu nintzen pertsonen sufrimendu psikikoa ulertzeko, eta hortik hasi nituen arlo horretako ikasketak. Ikasketak eta etengabeko prestakuntza 34 urteko jardun profesionalean.
Traumek, pertsona askok bizi dituzten inpaktuek, zauri sakona sortzen dute, eta garrantzitsua da bertan laguntzea eta sendatzea. Nire esperientziatik egiaztatu ahal izan dut psikoterapia tresna baliotsua dela min emozionala konpontzeko.
Psikologia klinikoan eta psikoterapian trebatu naiz, baita taldeko psikoterapian eta trauman ere. Euskeraz zein gazteleraz lan egiten dut.
Esku hartzeko eredua banakakoa zein taldekoa da. Prozesu psikoterapeutikoa mina eta ondoez emozionala sortzen duten fokuak identifikatzean, prozesatzean eta konpontzean oinarritzen da. Berreskuratze-prozesurako tresnak emanez.
Elkargokide-zenbakia: BI01156
Maitane Ibernia
Pertsonak ezagutzeko jakin-minak bultzatuta, Unibertsitateko Psikologiako Lizentziatura aukeratu nuen. Ikasketa horiei esker, egonaldiak egin nituen atzerrian (Erresuma Batuan eta Kolonbian), eta ikuspegi psikosozialago batera zabaldu nuen nire begirada.
Lizentziatura amaitu ondoren, Administrazio Publikoan Gizarte Esku-hartzearen psikologo gisa hasi nintzen lanean, eta 20 urte baino gehiagoko ibilbide profesionala egin dut kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematen eta esku hartzen. Bereziki aipatu nahi dut azken urteotan indarkeria matxistaren biktimei arreta ematen egin dudan lana.
Prestakuntza zabala dut osasun mentalean, berdintasunean, giza eskubideetan eta feminismoetan. Psikoterapiaren arloan, prestakuntza dut psikoterapia laburrean, trauman eta Dantza Mugimendu Terapian (DMT), azken sormen terapia honetan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan formatu nintzen. Euskeraz zein gazteleraz lan egiten dut.
Eremu klinikoan, ikuspegi integratzailetik lan egiten dut, bai bakarka, bai taldean, adimen-gorputza loturan oinarrituz. Hitzezko psikoterapiaz gain, nire lan terapeutikoan gorputza ere ardatz da, eta lan egiten dut bai mugimenduaren bitartez, teknika somatikoen eta sormenaren bidez; integrazio emozionala, soziala, kognitiboa eta fisikoa sustatzeko helburuarekin.
Elkargokide-zenbakia: BI02713
Laguntzaileak
Gurekin kolaboratzen duten profesionalak
Saioa Magunazelaia
Elkargokide-zenbakia: BI04793
Osasun- eta hezkuntza-psikologoa, haur eta gazteentzako psikoterapeuta, traumaterapeuta, bitartekaria eta prestatzailea.
Uxoa Larramendi
Elkargokide-zenbakia: 1589
Gaikuntza sanitariodun psikologoa. Besteak beste, genero-indarkeria, arrisku-egoeran dauden adingabeak, etorkinak eta torturaren biktimen arloetan etengabeko formakuntza eta lan esperientzia/jarduera.
Leire Garcia
Elkargokide-zenbakia: 1544
Gaikuntza sanitariodun psikologoa. Besteak beste, genero-indarkeria, arrisku-egoeran dauden adingabeak, etorkinak eta torturaren biktimen arloetan etengabeko formakuntza eta lan-esperientzia/jarduera.

